Uda honetan zure zerbitzua DOAKOA izan liteke. Ikusi nola.

Aire girotua konpondu

Klimatizazioa

null
null
Whatsapp bidez kontsultatu

Zure aire girotuak hozteari utzi dio gehien behar duzunean? Zarata arraroak egiten ditu, ura galtzen du edo ez du behar bezala erantzuten? Zure etxean edo negozioan tenperatura atseginaz gozatzea ezinbestekoa da zure ongizaterako, batez ere hilabete beroenetan.

null
Aire girotua konpondu behar baduzu, Lagunkliken klimatizazioan espezializatutako profesionalen sarea jarriko dizugu eskura, matxura azkar eta eraginkortasunez diagnostikatzeko eta konpontzeko. Profesional bat joango da adierazten diguzun lekura arazoa identifikatzeko eta irtenbiderik onena proposatzeko, zure etxeko erosotasunaz lehenbailehen goza dezazun.
  • Profesionala behar duzun lekura joango da, doan.
  • Aire girotua konpontzeko beharrezko erremintak.
  • Funtzionamendu-proba bat egingo dugu aire girotua behar bezala konpondu dela ziurtatzeko.
  • Aire girotua konpontzeko zerbitzuko profesionalek saldu osteko bermea eskaintzen dute.

Zure zalantzak argituko ditugu

Zer motatako araso konpon ditzakezue?

Gure profesionalek ohiko gorabeherekin lagun zaitzakete, hala nola behar bezala hozten ez duten ekipoekin, ur-ihesekin, arazo elektrikoekin, sistemako akatsekin, usain txarrekin, ezohiko zaratekin edo funtzionamendu orokorreko akatsekin. Diagnostikoa egin ondoren, irtenbiderik onenaren berri emango dizugu.

Zenbat denbora beharko du profesionalak zerbitzua burutzeko?

Lana egiteko aurreikusitako denbora 1 eta 2 ordu artekoa da, baina matxura motaren eta haren konponketaren zailtasunaren arabera aldatu daiteke. Erreferentzia hori zure burua antolatzeko orientazio gisa ematen dizugu, baina gure lehentasuna lana berme guztiekin egitea da.

Aire girotua konpondu ala ordezkatu?

Batez ere ekipoaren adinaren, ordezko piezen eskuragarritasunaren eta konponketaren kostuaren araberakoa izango da. Konponketa errentagarria ez bada edo funtzionamendu egokia bermatzen ez badu, ekipoa ordezkatzeko aukerarik onenak aholkatuko dizkizugu.

Zer gertatzen da ordezko piezak behar badira?

Ikuskapenean piezaren bat ordeztu behar dela detektatzen badugu, aldez aurretik informatuko zaitugu eta aurrekontu bat emango dizugu edozein esku-hartze gehigarri egin aurretik.

Lagunkliken aire girotua konpontzeko profesional onenak ditugu.