Uda honetan zure zerbitzua DOAKOA izan liteke. Ikusi nola.

Enpresentzako, bulegoentzako eta lokalentzako zerbitzuak

null

Zure enpresak aholkularitza edo beste zerbitzu gehigarriren bat behar badu, Lagunkliken irtenbide osoago eta pertsonalizatuagoa emango dizugu. Zerbitzu sorta zabala eta anitza eskaintzen dugu, beraz, emaitzen oreka baino ez duzu kezkatu behar.

null

Lagunkliken zure enpresan edo negozioan ez dela ustekaberik egon behar uste dugu... Gabonetako festan izan ezik.

Horregatik, zure bulegoak edo lokalak behar dezakeen mantentzeaz eta konponketaz arduratzen gara, ezerekin kezkatu ez zaitezen eta zure denbora zure negozioari eskain diezaiozun.

Zure enpresak behar duen guztia plataforma bakarrean biltzen dugu —konponketak eta matxurak, zein prebentzio- eta mantentze-lanak— solaskide bakarrarekin, aurrekontu gardenekin eta konfiantzazko profesionalekin. Horrela, denbora aurreztuko duzu, kudeaketak gutxituko dituzu eta zure negozioa beti esku onetan dagoela jakitearen lasaitasunarekin gozatuko duzu.

Langilea bezeroarekin zerbitzu bukaerako sinadura biltzen

Baliozkotutako profesionalekin egiten dugu lan

Gure plataforman zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalak gure taldeak balioztatuta daude eta kualifikazio handia dute. Horri esker, kalitatezko katalogo bat eskaintzen dizugu, proiektu bakoitzean berme handienarekin.

Arreta hurbila eta zure neurrira

Zerbitzu hurbil eta pertsonalizatuan sinesten dugu, zure beharretara egokituz eta neurrira egindako irtenbideak eskainiz, zure esperientzia paregabea eta asegarria izan dadin.

Aurrekontu argiak eta ustekabekorik gabe

Profesionalek egiten dituzten aurrekontuak argiak dira, xehetasun guztiak dituzte eta ez dute kosturik. Ez duzu ezustekoekin kezkatu beharko, hasieratik baitago dena zehaztuta.

LABORAL kutxa Taldearen babesarekin

Gure lana LABORAL kutxa Taldearen sendotasunak eta konfiantzak babesten du, eta horrek segurtasun handiagoa eskaintzeko aukera ematen digu.

Servicios de reparación y mantenimiento para empresas sin sorpresas, ni interrupciones