Uda honetan zure zerbitzua DOAKOA izan liteke. Ikusi nola.

Sarrailagintza

Puerta de baño abierta con manilla y pestillo

Giltzak galdu dituzu? Sarraila aldatu behar duzu edo zure etxeko segurtasuna indartu nahi duzu? Lagunkliken sarrailagintzako profesional-sare bat dugu erabilgarri, irtenbide azkar eta eraginkorrak eskaintzen dizkizuna, eta konplikaziorik gabe. Konfiantzako zerbitzua eskaintzen dizugu, zehaztasunez eta berme guztiekin, segurtasun handiko sarraila bat ipintzeko edota higatuta dagoen sarraila-zilindro bat aldatzeko.

Hau da zuretzat egin dezakeguna

Atea irekitzea

Morroiloa jartzea

Sarraila aldatzea

Sarraila-zilindroa aldatzea

Langilea bezeroarekin zerbitzu bukaerako sinadura biltzen

Baliozkotutako profesionalekin egiten dugu lan

Gure plataforman zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalak gure taldeak balioztatuta daude eta kualifikazio handia dute. Horri esker, kalitatezko katalogo bat eskaintzen dizugu, proiektu bakoitzean berme handienarekin.

Arreta hurbila eta zure neurrira

Zerbitzu hurbil eta pertsonalizatuan sinesten dugu, zure beharretara egokituz eta neurrira egindako irtenbideak eskainiz, zure esperientzia paregabea eta asegarria izan dadin.

Aurrekontu argiak eta ustekabekorik gabe

Profesionalek egiten dituzten aurrekontuak argiak dira, xehetasun guztiak dituzte eta ez dute kosturik. Ez duzu ezustekoekin kezkatu beharko, hasieratik baitago dena zehaztuta.

LABORAL kutxa Taldearen babesarekin

Gure lana LABORAL kutxa Taldearen sendotasunak eta konfiantzak babesten du, eta horrek segurtasun handiagoa eskaintzeko aukera ematen digu.

Segurtasuna eta lasaitasuna zure etxeko sarrailatik hasten da.